“MERKATARITZA 2030”

POLITIKA BERRIAK GARAI BERRIETARAKO

Azken hamarkadan bizitzen ari garen egiturazko eraldaketek –digitala, ingurumenekoa eta soziosanitarioa–, egungo egoera pandemikoak azkartuta, bete-beteko eragina dute sektorean, eta are zailagoa eta konplexuagoa den merkataritza-agertoki berrira garamatzate.

“Ekaitz perfektuko” agertoki horrek, begirada igotzea, ikuspegi berriak bilatzea, topaketarako eta lankidetzarako espazio berriak prestatzea, tresnak hobetzea eta baliabideak optimizatzea eskatzen du inoiz baino gehiago. Politika berriak, azken finean.

Ikuspegi horrek eusten du 2030erako Euskal Merkataritzaren Estrategia eraikitzeko prozesua. Estrategia horrek, sektoreari beharrezko eraldaketan laguntzeko errealitate berriarekin koherenteak diren eta Euskal Merkataritza Sektoreak aurrean dituen egungo eta etorkizuneko erronkei erantzun egokia eman ahal izango dioten merkataritza-politika desberdinak definitzera eta aplikatzera eraman behar gaitu.

EUSKAL MERKATARITZAREN ESTRATEGIA 2030

La construcción de la Estrategia eraikitzeak, 10 urterako horizontea duen epe luzerako begirada planteatzen du, COVID-19aren osteko berreraikuntzarako Europako politikekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatuta, eta Turismoko eta Ostalaritzako 20-30 Estrategiekin integratzea eta sinergiak ezartzea du helburu, hiri-ekonomiaren sektoreen zeharkako ikuspegia izanda.

2021-2025 MERKATARITZA PLANA

Estrategiak, ezarri beharreko ekintzen multzoa jasotzen duen planean islatu behar dira.

Estrategia horrek Merkataritza Planak barne hartuko ditu, 2021-2025 Merkataritza Planarekin hasiko da, eta bost urtean behin berrituko da, unean uneko egoerara egokituko den planarekin.

NORAINO IRITSIKO DA ESTRATEGIA?

Estrategiaren helburu orokorrak::

  1. Merkataritzak gure herri eta hirietako hiri-ekonomian izan behar duen eginkizun nagusia bultzatzea.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritzaren sektorea lehiakortasun-maila nahikoan kokatzea, Europar Batasuneko barne-merkatuan gurekin dauden inguruko herrialdeekin alderatuta.
  3. Sektorean beharrezko aldaketak egitea, merkataritza-jarduera kontsumitzaileengana eta euren egungo eta etorkizuneko ohituretara hurbiltzeko.
  4. Euskal merkataritza-sektoreari eustea eta Euskal Herriko ekonomia osoan hazi dadila bultzatzea.
  5. Euskal merkataritzan kalitatezko enplegu berria sor dadila sustatzea.

Xehetasun handiagoz…

  • Sektorearen berrikuntza eta modernizazio teknologikoa sustatzea, kudeaketa-sistemetan, negozio-ereduetan eta ekonomia digitalean arreta berezia jarriz.
  • Merkataritza-arloko enpresak kontsumo-ohitura berrietara egokitu daitezela bultzatzea.
  • Enpresen arteko lankidetza sustatzea.
  • Sektorea gaztetzeko neurriak sustatzea, belaunaldi berriak eratuz eta merkataritzan ekintzailetza bultzatuz.
  • Lankidetza publiko-pribatua sustatzea.
  • Ezagutzaren kudeaketa eta hedapena optimizatzea.

2030erako Euskal Merkataritzaren Estrategia onartuta dago

Estrategiaren Gautzate prozesuak hainbat fase eta une izan ditu, eta eta une horietan euskal merkataritza-ekosistemako eragile guztien sentimendua, ezagutza eta ikuspegia jaso nahi izan dira.

Gune honetan, fase hauek aurkezten ditugu, baita eskuragarri egon diren lan eta lankidetza bideak ere.

6. ESTRATEGIA ONARTZEA

Ikusi ESTRATEGIA

5.LABURPEN EXEKUTIBOA – AURRERAPEN-DOKUMENTUA (2022ko abendua)

2030 Estrategiaren eta 2025 Planaren funtsezko edukia aurreratuta, abenduaren 19an aurkeztu zaie euskal merkataritza-ekosistemaren eragileei, berau eztabaidatu eta hobetzeko asmoarekin.

Ikus LABURPEN EXEKUTIBOA

4.SEKTOREKO ERAGILEEI ZUZENDURIKO ONLINE DELPHIA

Euskadiko merkataritza-sektorearen diagnostikoak egungo merkataritza-politikak eta haien kudeaketa-ereduak berritzeko beharrari egiten dio erreferentzia

Berritze horretan aurrera egiteko, sektoreko eragileei (Merkataritza Bulego Teknikoak, Elkarteen zuzendaritza batzordeak edo/eta arduradunak…) laguntza eskatzen dizuegu, galdetegi hau betez.

DELPHI-RA SARBIDEA

3. DIAGNOSTIKOAREN AURKEZPENA ETA GIZARTERATZEA

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta sektoreak badute diagnostiko zehatz bat, non aldaketa-joera handiak eta erronkak zein lan-gakoak aurreikusten dituen egoeraren erretratua jasotzen diren.

2030 EUSKAL MERKATARITZAREN ESTRATEGIA | programaren zutabeak finkatzeko oinarrizko diagnostiko edo erretratua izango dena. Maiatzaren 26an aurkeztu zen, Bilbon, Estrategia lantzeko hurrengo urratsekin batera.

DIAGNÓSTICO: PRINCIPALES DATOS
PRÓXIMOS PASOS

2. MERKATARITZA-SEKTOREARI ZUZENDUTAKO GALDETEGIA IREKI DA

Eraikuntza-prozesu orotan bezala, funtsezkoa da zutabeak finkatuko diren “eremua” sakon ezagutzea.

Diagnostikoa eraikitzeko fase honetan, sektorearen errealitatea ezagutzeko, MERKATARITZA SEKTOREARI zuzendutako galdetegi bat egin da;

EAEko merkataritza-negozioen arduradunen ikuspegia eta sentimendua bertatik bertara ezagutzeko.
Cuestionario – Sector COMERCIAL

1. MERKATARITZA-SEKTOREAREN DIAGNOSTIKOAREKIN HASIKO GARA”

Eraikuntza-prozesu orotan bezala, funtsezkoa da zutabeak finkatuko diren “eremua” sakon ezagutzea.

Horregatik, fase honetan hiri-ekonomiaren sektoreko eragile guztien sentimendua, ezagutza eta ikuspegia izan nahiko genuke.

Euskadiko merkataritza-sektoreko protagonista zaren aldetik, gure formulario honen bidez iradokizunak helaraztera gonbidatzen zaitugu.

keyboard_arrow_up