NOTICIAS

RETAIL SEARCH, GOOGLE-EN ERREMINTA BERRIA

Azken egun hauetan jakin dugu Googlek modu orokortuan aterako duela «Retail Search». Online dendetarako produktuen barne-bilaketarako zerbitzua da. Horrela, handitu egiten du saltokietarako produktuak aurkitzeko soluzio-sorta. Googlek online bezeroen esperientzia hobetu nahi du. Horiek, Googlek dena bilatzera ohituta, askotan zapuztu egiten dira online denda batean daudenean eta ezin dute ondo aurkitu bilaketa-xedearekin lotu daitekeena. Abantaila da Googlek datuak dituela (Google Analytics) online erosle kopuru izugarria duelarik.

Historia hori enpresa teknologiko handi baten enegarren kasua da, soluzio txikiak eskaintzen dituena, baina bere datu-ahalmen izugarrian oinarrituta. Googlek nahi du online denda batean bilatu ahal izatea zure nabigatzaileko kutxatxoan bilatzen duzun bezala: behar duzuna edozein modutan jarriz eta lehenengoan emaitza garrantzitsu bat -magikoa- aurkituz. Bidezkoa al da lehiarako? Produktu doakoak hain erraz lotzeak mesede edo kalte egiten al digu? (Googlek botere gehiago izango du). Noizbait sar al dezake Googlek online denda baten bilaketa-emaitzetan publizitaterik, ustez doakoa den bilaketa-kutxa honekin lagundu baitzion bere garaian?

keyboard_arrow_up